Gipuzkoako Foru Aldundia

z Gazte informazioa Zure iragarkiak

«« Itzuli orrialde nagusira

Zerbitzuaren baldintzak

Iragarkiak jartzeko baldintzak:

1. GIPUZKOAKO GAZTE INFORMAZIOKO SAREAK doako iragarkien zerbitzu hau eskaintzen du, gazteentzat baliagarriak izan daitezkeen eskaintzak jaso eta haien artean informazio-trukea errazteko asmoz.

2. Zerbitzu hau gazteentzat da , beraz, haientzat interesgarriak diren eskaintzak eta eskariak jasotzea du xede. Gipuzkoako Gazte Informazioko Sareak interes horiei ez dagozkien iragarkiak baztertzeko aukera izango du eta inolaz ere ez du onartuko, ezkutuan bada ere, prostituzioarekin, sektekin edo pertsonen eskubideak errespetatzen ez dituzten taldeekin erlazionatutako iragarkirik.

3. Gipuzkoako Gazte Informazioko Zerbitzuak irakurri egingo ditu iragarkiak, izan daitezkeen akatsak edo abusuak saihesteko. Hala ere, iragarki partikularrak direnez, Gipuzkoako Gazte Informazioko Sareak ez du bere gain hartuko iragarkien edukien egiazkotasunari dagokion erantzunkizunik.

4. Titularrak besterik adierazi ezean, iragarkiak hilabeteko epean kenduko dira. Epea luzatu ahal izateko helbide elektronikora mezu bat iritsiko zaio titularrari, epea amaitu baino 3 egun lehenago: mezu horren bidez automatikoki luzatu ahal izango du argitalpena. Titularrak epea amaitu baino lehenago iragarkia ezabatu edo aldatu nahi badu, zureiragarkiak@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko du.

5. Iragarkietan harremanetarako jartzen diren datuak iragarritako gairako bakarrik erabili ahal izango dira. Gazte Informazioko Sareak egokitzat jotzen dituen iragarkiak beste formatu batean argitaratzeko eskubidea gordetzen du

Atalei buruzko laguntza

Ostatua

  • Eskaera: ostatu bila bazabiltza.
  • Eskaintza: zure ostatua eskaini nahi baduzu.

Erosi-Saldu

  • Eskaera: zerbait erosi nahi baduzu.
  • Eskaintza: zerbait saldu nahi baduzu.

Lana

( Partikularren artean: haurrak zaindu, udako kanpainak, eguberriak, klase partikularrak...)

  • Eskaera:lan-eskaera egin nahi baduzu.
  • Eskaintza: lan-eskaintza egin nahi baduzu.

Harremanak

Norbait ezagutu edo norbaitekin harremanetan jarri nahi baduzu.

Trukeak

Zerbaiten trukea nahi baduzu, hizkuntzak, musika-tresnak...

Bestelakoak

Aurrekoetan sartzen ez diren iragarkiak

gipuzkoa.net